Albisteak

2019-05-24

Asiron: “Aldaketa gelditzeko etorri zen eta EH Bildu buruan dela geldituko da. Igandean irabaztea gure esku dago, eta EH Bilduri emandako bozka da bozka irabazlea“

Asiron: “Aldaketa gelditzeko etorri zen eta EH Bildu buruan dela geldituko da. Igandean irabaztea gure esku dago, eta EH Bilduri emandako bozka da bozka irabazlea“ IRUÑEA

“EH Bildu da Iruñea multikultural, anitz eta inklusibo batean ezkerreko alkatetza bat bermatzen duen botoa”, baieztatu du hautagaiak.

Joseba Asironek, EH Bilduren Iruñeko Alkatetza berresteko hautagaiak, hauteskunde kanpaina baloratzeko balantzean, sinistuta agertu da datorren igandeko hauteskundeetan Iruñeko aldaketaren gobernua berretsiko dela, koalizioa buru delarik. “Benetan sinistuta nago lortzera goazela. Ilusionatuta nago, kaleko jendea ere ilusioarekin ikusten dudalako. Zerbaitek harritu banau kanpaina honetan da animoak ematera hurbildu zaidan jende kopurua, kalean, auzoetan, iruindarrek helarazi dizkidaten animoak. Eta horrek are gehiago konbentzitzen nahi aldaketa gelditzeko etorri dela, eta gelditzera doala, gutxienez beste lau urtez, EH Bildu buruan dela”, adierazi du Asironek. 

Kanpaina intentsitate handikoa izan dela adierazi du eta parte hartzera animatzeko azken mezua zabaldu nahi izan du EH Bilduko hautagaiak: “Igandean boto guztiak determinanteak izango dira, eta boto hori zurea izan daiteke. Garaipena gure eskuetan dago, baina horretarako beharrezkoa da igandean bozka ez sakabanatzea. EH Bildu da eskuin atzerakoiena berriro erakundeetara itzultzea ekidingo duen botoa. EH Bildu da koaliziozko gobernu bat bermatuko duen botoa, adostasunezkoa, guztion gobernua. EH Bildu da Iruñean ezkerreko alkatetza bat bermatuko duen botoa. Laburbildu, EH Bildu da boto irabazlea”. 

“Badugu hiri bat zeinengatik borroka egiteak merezi duen. Kanpainako lehen egunean esan nuen: ez gaude hemen bakarrik hauteskundeak irabazteko. Ez du lagn egiten soilik botoak lortzeko. Hemen gaude Iruñea hobe batean sinisten dugulako, Iruñea multikultural, anitz eta inklusibo batean. Guztion Iruñean. Migrantearena, langilearena, bere eskubideengatik borroka egiten duen emakumearena, mundu hobe batekin amets egiten duen gaztearena”, adierazi du EH Bilduren hautagaiak. “Pertsona guzti horiei esaten diet ez diegula hutsik egingo. Astelehenetik aurrera datorren legegintzaldian lanean hasiko gara, aldaketaren gobernuan, Iruñerik politena etortzeko dagoelako”, bukatu du Asironek.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a