Albisteak

2024-08-02

Arrazoi pertsonalengatik parlamentari aktari uko egin dio Xebe Txoperenak, eta Oihan Mendok ordezkatuko du

Arrazoi pertsonalengatik parlamentari aktari uko egin dio Xebe Txoperenak, eta Oihan Mendok ordezkatuko du NAFARROA

Foru parlamentari aktari uko egitea erregistratu du gaur Txoperenak, eta Gareseko alkate ohi Mendok beteko du kargua.

Parlamentari aktari uko egin dio Xebe Txoperena EH Bildu parlamentariak, arrazoi pertsonalengatik. Gaur formalizatu du erabakia Nafarroako Parlamentuko erregistroan, eta haren ordez Oihan Mendo Garesko alkate ohiak beteko du eserlekua. Parlamentuko taldeak eskerrak eman dizkio Txoperenari legegintzaldiko lehen urtean erakutsitako konpromisoagatik eta egindako lanagatik, eta, aldi berean, ongietorria eman dio parlamentari berriari.

Mendo Garesekoa da eta Historian lizentziaduna da eta Antzinaro Klasikoko Mediterraneoko Arkeologia masterra du. 2015 eta 2023 bitartean Garesko alkate izan zen bi legegintzaldiak “ahalik eta prestakuntzarik onenak” direla iritzita,“ilusioz eta erantzukizunez" hartuko du Nafarroako Parlamentuan izango duen ardura Mendok. "Erronkari erantzuteko neurria ematea" espero du, eta gaineratu du bere lan parlamentarioari ekarpena egin nahi diola, ondarearen munduan duen esperientzia profesionaletik abiatuta, baita azken urteotan trantsizio ekosozialaren inguruan egindako lanetik ere.

Txoperenaren hutsunea Esther Lakasta zerrendan hamargarrenari zegokion, baina lan-arrazoiengatik eta arrazoi pertsonalengatik ezetza eman dio. Hori dela eta, zerrendan hamaikagarrena den Mendo izango da parlamentari akta hartuko duena.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a