Albisteak

2023-04-07

Arantza Salvador González, EH Bilduren hautagaia Andosillan

Arantza Salvador González, EH Bilduren hautagaia Andosillan NAFARROA

EH Bilduk jakitera eman duenez, Arantza Salvador González izanen da alderdiaren alkategaia Andosillan datozen udal hauteskundeetan. Herriko elkarte- eta kultura-sareetan parte hartzen duten pertsonek osatutako zerrenda gidatuko du, eta “ilusioz” heltzen dio erronkari alkategaiak.

1970ean Bilbon jaioa, 1998az geroztik Andosillan bizi da, eta herriko mugimendu kultural eta euskaltzalean inplikatua dago. San Adriango General Mills enpresa batzordeko ordezkari sindikala da eta aurreko udal hauteskundeetan EH Bilduren zerrendan bigarrena joan zen. Hauteskunde hauetan, zerrendaburu izateko erronka hartu du, “herriaren alde lan egiteko gogoz eta ilusio handiz dago osatu duen taldearekin”.

Alkategaiak defendatu duenez, “Andosillan elkarteek ekarpen handia egiten diote herriko bizitzari. Kultura, euskara, oroimen historikoa edo berdintasuna bultzatu behar ditu Udalak, elkarteen parte-hartzea erraztuz eta haien eskutik lan eginez”.

Era berean, “hirigintza hurrengo legegintzaldian pisua izango duen gaia da. Alde batetik, industrialdea bultzatu behar da, enpresak bertan ezarri daitezen eta, batez ere, herrian kalitatezko enplegua sor dadin. Bestalde, hirigintza arauak aldatzeko aukera aztertu behar da, herrigunetik gertu txerri-haztegiak jartzea eragozteko”, nabarmentu du Arantza Salvadorrek, iazko udan Andosillako herritarrak mugiaraztea eragin zuen makro granja proiektuari erreferentzia eginez.

Azkenik, José Ramón Gurreak, aurreko bi legegintzaldietan EH Bildu eta ezker soberanistak 90eko hamarkadan zinegotzia izan zenak egin zuen lana gogoratu nahi izan du alkategaiak. “Urte hauetan guztietan bere lana ezinbestekoa izan da eta ordezkatzea zaila izango da. Ziur nago egungo zerrendako talde-lana Gurreak Andosillan egin duen guztiaren parean egongo dela”, adierazi du Salvadorrek.

 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a