Adolfo Araiz: "Nafarroak elikadura burujabetzarako trantsizioari aurre egiteko neurriak proposatzen ditugu"
Hauek dira gure programan jasotzen ditugun neurrietako batzuk:
Fruta eta barazkien merkatua ez da industrializazio eta esportazioan soilik zentratu behar. Hurbileko merkatua garapen handiko merkatua da eta potentzial handiagoa dauka sistema ekologikoetan.
Behi esnearen sektoreari dagokionez, ekoizpen-gune tradizionaletan (bazka-larreetan) ekoizpen mota hau mantendu ahal izateko neurriak hartu behar dira.
Artaldeek ingurumenean eragiten dituzten abantailak kontuan izatea.
Errentaren %50a gutxienez nekazaritza edota abeltzaintzatik jasotzen duten nekazari eta abeltzainei lehentasuna ematea eta laguntza bereziak ematea ingurumena zaintzen dutenei.
Produktu ekologikoak eta bertoko laborantza zein ganadua lantzen dituztenei babesa ematea.
Transgenikoei buruzko politikak aplikatzea, horiek ezabatzeko jarrera proaktiboa bultzatuz.
Arauen erregulazio malgua izatea nekazaritza eta abeltzaintza produktuen eraldaketan eta salmenta zuzenean diharduten ustiategientzat.