Albisteak

2023-05-17

11 auzotan 1.000 babesturiko eta gazteentzako etxebizitzak eta Cohousing-erako lurzorua, EH Bilduren Etxebizitza Planaren ardatzak

11 auzotan 1.000 babesturiko eta gazteentzako etxebizitzak eta Cohousing-erako lurzorua, EH Bilduren Etxebizitza Planaren ardatzak IRUĂ‘EA

“Salesianos ereduaren edo esku pribatuei udal lurzorua saltzearen aurrean, badago gobernatzeko beste modu bat, etxebizitza eskubide gisa hartzen duena, gurea”


“Salestarren dorreen negozio-eredu huts eta gogorraren edo esku pribatuei udal-lurzorua masiboki saltzearen aurrean, gobernatzeko beste modu bat dago, gurea, etxebizitza eskubidetzat hartzen duena. Lurzoruaren balioa termino sozialetan neurtzen duen eta gure gobernu-ekintzaren lehentasunezko ardatz gisa etxebizitza lehenesten duen eredua da gurea. Izan ere, Etxebizitzako Plan-Soziala izango da abian jarriko dugun lehenengo ekintza”. Joseba Asiron EH Bilduren Iruñeko alkategaia ere gogor mintzatu da etxebizitzaren gaiari heltzeko orduan. “Espekulazio-politikek urte gehiegi eman dituzte, eta, horren ondorioz, erosketa eta alokairu prezioetan maximo historikoetara iritsi gara; bada garaia etxebizitzaren politika behar sozialetara itzultzeko”, adierazi zuen.

Etxebizitzako Plan-Sozial horren lehen neurri nagusia hauxe da: 1.000 etxebizitza babestu edo alokairu sozialeko etxebizitza baino gehiago dagoeneko urbanizatuta dauden eta udal-jabetzakoak diren lurzoruetan eraikitzea, hiriko 11 auzo desberdinetan. Gainera, hori bai, guzti hauek espekulazio printzipiorik gabe eta erakunde publikoen babesarekin eraikiko dira”, Asironek zehazten zuenez. “Etxebizitza horien zati handi bat gazteen emantzipaziorako izango da, prezio merkeagoan, eskuragarrian. Arazo larria dugu emantzipatzeko batez besteko adina 29 urtekoa dela egiaztatzen dugunean”, hausnartzen zuen hautagaiak.

Asironek, halaber, EH Bilduk Estatuko eta Nafarroako etxebizitzen araudi berria onartzean izandako papera aldarrikatzen zuen. Horren arabera, “alokairuaren prezio altuengatik gehien sufritzen duten auzoak gune tentsionatu izendatuko ditugu. Topea jarri behar zaie, arautu eta espekulazioa geldiarazi. Hori osatzeko, bitartekotza-zerbitzu bat jarriko da abian, etxebizitza hutsak, 350 inguru, Alokairuko Foru Poltsan borondatez jar daitezen sustatzeko”.

Azkenik, hautagai abertzaleak etxebizitza eskuratzeko moduak berritzearen eta dibertsifikatzearen garrantzia aldarrikatzen zuen, “formula berriekin prezioak merkatzeko eta auzoan errotzeko”. Horien artean, honako hauek aipatu zituen: 70 etxebizitzatarako edukiera duten 5 udal-partzela, cohousingerako (etxebizitza-kooperatibak) eskeiniko liratekeenak; eta beste bi, kooperatiben bidez autokudeatutako adineko pertsonentzako apartamentuetarako izango liratekeenak. “Gure helburu nagusia jendearen bizitza hobetzea da”, bukatzen zuen.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a