PLATAFORMAREN ARDURADUNA
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGMEZL) aurreikusten dituen betebeharrei jarraikiz, adierazten du ehbildu.eus domeinua, G-71206700 zenbakidun IFK eta helbidea 31001 Iruñeko (Nafarroa) Gaztelu Plaza, 49-1ean duen EUSKAL HERRIA BILDUren jabetzapekoa dela.
EUSKAL HERRIA BILDU inskribaturik dagoela Alderdi Politikoen Erregistroan, 2014ko apirilaren 1ean, VII. liburukian 292. zenbakidun orrian.
ERREGISTRATZEKO BALDINTZAK.
EUSKAL HERRIA BILDUk izan ditzakeen iritzi-foroetan parte hartzeko eta on-line plataformetan erabiltzaile jarduteko, erabiltzaile izan behar da, eta horretarako, erregistratu eta balioztatu egin behar da aurretik.
Erabiltzaile izateko, xede horretarako dagoen formularioaren bidez erregistratu behar da, bertan eskatzen diren datuak beteta; lege-ohar honetan eta http://ehbildu.eus/eu/legeoharra helbidean agertzen den ohar orokorrean jasotzen diren erabilera-baldintza guztiak onartu behar dira, jarraian azalduko den prozedurari jarraituta.
Hori dela eta, erabiltzaile izan nahi duen orok 18 urte baino gehiago izan behar ditu, eta xede horretarako dagoen formularioa bete behar du norberari buruzko datuak emanez: identifikazio-datuak, bizi eta militatzen den lekua, identifikazio-agiri ofiziala.
Formulario horiek betetzean, pertsona horrek adierazten du emandako datuak benetakoak eta egiazkoak direla eta berari dagozkiola; eta betekizun horiek betetzea erabiltzailearen beraren erantzukizuna dira.
Era berean, helbide elektroniko bat eta sakelako telefono zenbaki bat ere eman beharko ditu, eta hor jasoko du eskatutako erregistroa aktibatzeko behar den kodea.
Horretarako, erregistroa aktibatzeko helbide elektronikoak eta sakelako telefono zenbakiak pertsonalak eta bakarrak izan behar dute erregistratu nahi duen pertsona bakoitzarentzat, hori delako erregistroak gauzatzeko egiaztapenak jasoko dituen bidea.
Jakinarazi nahi da EUSKAL HERRIA BILDUren egoitzan ordenagailuak egongo direla erregistratu nahi duten pertsonek erabil ditzaten, Interneterako sarbiderik ez duten edo erregistro-prozesuan laguntza behar duten pertsonen erregistroa errazteko.
Erregistroa aktibatutakoan, erregistratu den pertsona erabiltzaile izenaren (helbide elektronikoa) bidez identifikatuko da, eta berak aukeratutako pasahitzaren bidez autentifikatuko da.
Erabiltzaile-izena (helbide elektronikoa) izango da on-line plataformetan egiten dituen jardueretan identifikatuko duena; ezein kasutan ez dira ikusgai egongo erregistroa aktibatzeko emandako gainerako izaera pertsonaleko datuak.
Pasahitza pertsonala, isilpekoa eta besteraezina izango da, eta erabiltzailearen erantzukizuna da haren konfidentzialtasuna arretaz gordetzea.
Erabiltzaileak beste inor pasahitz hori erabiltzen ari delako susmoa badauka, berehala aldatu beharko du edo EUSKAL HERRIA BILDUrekin harremanetan jarri mezu elektroniko bat web@ehbildu.eus helbidera bidalita, pasahitza indargabetzeko.
ERREGISTRATUEN PARTE-HARTZEA
Plataforma honen helburua EUSKAL HERRIA BILDUrekiko komunikazioa eta parte-hartzea erraztea da; eta horretarako, intranet bat egongo da erregistatutako guztiek alderdiaren jarduera politikoan parte hartu eta harekin jarduterik izan dezaten, eta, besteak beste, honako ekintza hauek egin ahal izango dira:
Hautagaien zerrendak aurkeztu: erabiltzaileak, talde jakin bat aurkeztean, baldintzak onartzen ditu eta espresuki adierazten du zerrenda horretan agertzen diren pertsonen berariazko baimena duela, eta bere erantzukizunpean egongo da adierazpen horren egiazkotasuna. EUSKAL HERRIA BILDUk zerrenda bati baja eman diezaioke edo eten egin dezake zerrendan agertzen den baten batek baimenik eman ez duelako zantzurik badauka.
Txostenak eta zuzenketak aurkeztu
Txostenak, zuzenketak, hautagaiak... eztabaidatu
Txosten, zuzenketa, zuzendaritza-talde eta hautagaiei buruzko botoa eman.
Plataforma honetan agertzen den eta ontzat ematen den beste edozein ekintza.
Parte-hartze eta gardentasun-xedea dela eta, erregistratutako pertsonak intranet honen bidez egiten dituen ekintza, iritzi eta parte-hartze guztiak argitaratu egingo dira eta eskuragarri egongo dira erregistratuta dauden gainerako pertsonentzat.
Baina kontuan hartu behar da eztabaida-foroetan egindako parte-hartzeak webgune publikoan argitaratu ahal izango direla eta, ondorioz, ikusgai egongo direla webgunean sartzen den edozein pertsonarentzat, erregistratuta egon gabe ere, eta ikusi ahal izango dela pertsona erregistratuak jarduteko erabiltzen duen erabiltzaile-izena eta egindako parte-hartzea.
Baina foroetako edozeinetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurretiaz erregistratuak egotea.
Erabiltzailearen parte-hartzea baldintza horiei eta legezko arauei eta bestelakoei, ohitura, fede ona eta erabilera egokiari jarraikiz egingo da beti.
EUSKAL HERRIA BILDUk ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik; eta webgunera jotzen duen erabiltzaileak bertan jasota dauden lege-oharrak onartzen ditu webgunera sartzen den unean bertan.
Dena dela, erregistratutako pertsonek egindako parte-hartzeak eta argitaratutako informazio edo dokumentazioa beraren ardurapekoak dira eta haien iritziari dagozkio, eta horrek ez du ezein kasutan esan nahi EUSKAL HERRIA BILDUren iritzia dela, eta ezin izango zaio eskatu beste inoren eskubideak errespetatu gabe argitaratutako informazio edo dokumentazioak eragin ditzakeen erantzukizunik; eta EUSKAL HERRIA BILDUk beretzat gordetzen du, aurrez ohartarazi gabe, beraren iritziz baldintza hauek errespetatzen ez dituzten edo pertsonen duintasunaren aurkakoak diren edo baztertzaileak, iraingarriak edo desegokiak diren iritziak edo ekintzak, EUSKAL HERRIA BILDUren irizpidearen arabera.
Era berean, jakinarazten da plataforma honetan baimenduta dauden pertsonek egindako bozketak isilpekoak izango direla, eta ezein kasutan ezin izango duela EUSKAL HERRIA BILDUk ez beraren izenean beste inork ere erregistratutako pertsonek egindako bozketekin zerikusia daukaten datuetara iritsi.
DATU PERTSONALEN BABESA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legea dela bide, jakinarazi nahi dizugu webgune honetako datu-bilketarako formularioen bidez ematen dituzun zuri buruzko datuak EUSKAL HERRIA BILDUren (IFK G-71206700) fitxategi bati gehituko zaizkiola.
Era berean, jakinarazten da –eta erregistratutako pertsonak espresuki baimentzen du– baimendutako pertsonak Internetera konektatzeko erabiltzen den IP helbidea zein den jakin ahal izango duela EUSKAL HERRIA BILDUk, estatistikako azterketak egiteko soilik.
Fitxategi honen xedea da erabiltzaileek intranetean duten jarduera kudeatzea eta haien interesekoa izan daitekeen gure jardueren berri ematea, barnean hartuta zuk zeuk erregistratzeko unean emandako bitarteko elektronikoen (helbide elektronikoa edo sms) bidez informazioa bidaltzea.
Era berean, datu horiek EUSKAL HERRIA BILDU kide den Korporazioei edo EUSKAL HERRIA BILDU osatzen duten alderdi politikoei laga ahal izango zaizkie; eta www.ehbildu.eus webgunean kontsultatu ahal izango dituzte edozein unetan.
Datuetarako sarbide-eskubidea, zuzentzeko eskubidea, aurka egiteko edo ezeztatzeko eskubidea erabili nahi baduzu, honako helbide honetara jo behar duzu: Gaztelu Plaza 49 1, 31001 Iruñea (Nafarroa), edo bestela, mezu elektroniko bat bidali behar duzu web@ehbildu.eus helbidera.
ERREGISTRATU GISA BAXA ESKATZEA
Erregistratuta dagoen pertsonak edozein unetan eman ahal izango du baja erabiltzaile-profila; horretarako, arlo pertsonalean sartu eta baxa eman besterik ez du egin behar.
Une horretatik aurrera, ezin izango du intranet honetan jardun, eta haren datuak ezeztatuta geratuko dira datuak babesteko araudiari atxikita.
APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Honako baldintza orokor hauek Autonomia Erkidegoko legeriak eta, subsidiarioki Espainiakoak artezten ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Donostiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute.
ERABILTZAILEAK, legezko ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren-beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.
IRUDIAREN ETA PROFIL PROFESIONALAREN DIFUSIOA EGITEKO BAIMENA
Akreditatutako pertsonak berariazko eta zalantzarik gabeko baimena ematen dio EHBILDUri (IFK: G-71206700) honetarako:
Bere irudiaren difusioa egiteko webgunean, intraneten, sare sozialetan, aldizkarietan, argitalpenetan, erakusketetan nahiz beste edozein bitartekoren bidez.
Hautagaia izanez gero, norberak emandako curriculumaren edota profilaren difusioa egiteko baimena.
Hori egiteko orduan, honako bi lege hauek beteko dira beti: 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoa, eta 15/1999 Legea, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Gainera, dagokionak badaki edozein pertsonak bere profil irudia ikusi ahal izango duela entitate baimendunak hura argitaratzen duen edozein hedabidetan sartzean.
Datu hauek EH BILDUren ardurapeko fitxategi batean sartuko dira (IFK: G-71206700) eta, datuak babesteko araudia betez, dagokionak badaki datuok ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo haien aurka egiteko eskubidea erabil dezakeela, honako helbide honetara joz: Gaztelu Plaza, 49-1, 31001 Iruñea (Nafarroa)