Albisteak

2020-10-05

EH Bilduk Tokiko Merkataritza Babesteko Ordenantza ahalik azkarren tramitatzea eskatu du eta bestela araudi aldaketa bat proposatuko du Maya hori egitera behartzeko

EH Bilduk Tokiko Merkataritza Babesteko Ordenantza ahalik azkarren tramitatzea eskatu du eta bestela araudi aldaketa bat proposatuko du Maya hori egitera behartzeko IRUĂ‘EA

Koalizioak ostalaritzarako lan-mahai bat eskatu du, sektore osoa erreskatatzeko, ez bakarrik terrazak dituzten lokalak

 

Iruñeko Udaleko EH Bildu taldeak adierazpen bat aurkeztu du Presidentzia Batzordean Udal Gobernuaru Tokiko Merkataritza Bultzatu eta Babesteko Ordenantza "berehala" kontsulta publikora jar dezala eskatuz, hala agintzen baitu Osoko Bilkuraren araudi organikoak. Urgentziaz izapidetu den adierazpenean EH Bilduk gogorarazi du eskakizun hori arloaren beraren txosten juridiko batek bermatzen duela, eta azaldu du Udal Gobernuak ordenantza hori geldiriarazten jarraitzen badu dagozkion izapideak hasiko dituela erregelamendu organikoan aldaketa egin eta arau proposamenak izapidetzeko epeak eta pausuak hobeto zehazteko". "Ezin dugu onartu Navarra Sumak araudia nahieran interpretatzea oposizioaren ekimenak estaltzeko", azaldu du EH Bilduk.

Koalizio subiranistak gogorarazi du urtarrilean aurkeztu zutela Ordenantza proposamena eta Gobernu Estrategikoaren sailak txosten teknikoak eta juridikoak bost hilabeteko atzerapenarekin egin zituela. "Txosten horien arabera, gure taldeak ordenantzaren testua partzialki aldatu zuen eta irailaren 14an aurkeztu zuen Udal Idazkaritzan, kontsulta publikoa egiteko eta ondoren eztabaidatu eta zuzenketak aurkezteko, eta oraindik ez dugu erantzunik jaso". "Txostenak egiteko bost hilabete baino gehiago behar izan zituzten, eta orain proposamena geldirik dago", laburbildu du EH Bilduk. Egoera horren aurrean, koalizioaren eskaria argia da: "Gobernu Estrategikoaren, Merkataritzaren eta Turismoaren arloak ezin ditu bere eskumenak erabili oposizioaren proposamenak atzeratzeko; erabat neutrala izan behar du eta izapideak erregelamenduak ezartzen duen bezala eta ahalik eta epe laburrenetan garatu behar ditu". Horrela ez balitz, irtenbide bakarra Araudi Organikoa aldatzera behartzea izango litzateke: "ezin dugu onartu eskuineko hirukoak araudia ez jarraitzea".

"Saltoki txikiek urteak daramatzate maldan behera, saltoki handiak ugaritu direlako eta on line erosketak ugaritu direlako, baina Covid19aren pandemiak egoera larriagotu du. Orain inoiz baino gehigao, tokiko merkataritzak neurri eta tresna eraginkorrak behar ditu", esan du EH Bilduk. "Tokiko merkataritza funtsezkoa da hiriko harreman ekonomiko eta sozialetan, eta berebiziko garrantzia du tokiko enplegua eta aberastasuna sortu eta mantentzeko eta Iruñean bizi diren pertsonei bizi-kalitatea bermatzeko".

Ostalaritzaren sektorearekin bilera, bere egoerari irtenbideak bilatzeko

Bestalde, EH Bilduk bigarren adierazpen bat aurkeztuko du batzorde berean, eta Gobernu Estrategikoaren eta Herritarren Segurtasunaren arloei eskatu die 15 eguneko epean lan-mahai bat eratzeko ostalaritza-sektorearekin, Udaleko talde teknikoekin eta talde politikoekin, "sektorearen egoera aztertu eta pandemiaren testuinguruan jarduera horri irtenbidea emateko estrategia integral bat lantzeko".

"Egoeraren azterketa ez da erraza, ostalaritza establezimendu mota ezberdin ugarik pairatzen dutelako krisia, baina helburua sektore osoaren erreskatea bermatzea da", azaldu du koalizio subiranistak. Ostalaritza-elkarteen ordezkariek helarazitako neurrien artean, honako hauek daude: terrazarik gabeko establezimenduei laguntzea, establezimenduaren kanpoko erradioa zabalduz; neguari begira, terrazako aldi baterako itxituren azterketa; kaleak ordu batzuz trafikora itxi terrazak handitzeko; kaleak toldeatzea, neguaren eragina murrizteko; edo establezimenduen ondoko espazioak erabiltzea zerbitzua zabaltzeko. "EH Bildu Udal Taldeak uste du, egoeraren konplexutasuna eta pandemiaren hedapena kontuan hartuta, egoera zehatz-mehatz aztertu behar dela, eta neurriak ezarri behar direla establezimendu guztiei laguntzeko, irizpide argiekin eta gardentasunarekin, eta partekatutako lan baten bidez", laburbildu du.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a