Albisteak

2020-10-23

EH Bilduk pozgarritzat jo du Udal Idazkariaren txostenak Tokiko Merkataritza Babesteko Ordenantzaren tramitazioa desblokeatzea, "Covidaren krisiari aurre egiteko funtsezko tresna baita"

EH Bilduk pozgarritzat jo du Udal Idazkariaren txostenak Tokiko Merkataritza Babesteko Ordenantzaren tramitazioa desblokeatzea, "Covidaren krisiari aurre egiteko funtsezko tresna baita" IRUĂ‘EA

Txostenak eskatzen du arau-proposamen hori berriro izapidetzea, baina, era berean, neutraltasuna eskatzen dio eskuineko hirukoari, eta ez dezala "asmatu" oposizioaren ekimenak luzatzeko edo geldiarazteko prozedurarik

 

EH Bildu udal taldeak pozgarritzat jo du Udal Idazkariaren txosten batek Tokiko Merkataritza Babesteko Ordenantza berehala tramitatzeko agintzea, zortzi hilabeteko etenaldiaren ondoren, eta eskuineko hirukoari neutraltasuna eskatzea oposizioaren ekimenak aurrera ateratzeko, proiektu horiek atzeratzeko prozedurarik "asmatu" gabe. “Oso garrantzitsua da zortzi hilabeteren ostean Tokiko Merkataritza Bultzatzeko eta Babesteko Ordenantza desblokeatzea, krisi betean oso beharrezkoa baita", nabarmendu du EH Bilduk. "Pandemia eta horrekin batera datorren krisia hasi zenetik esaten ari gara hori; tresna eraginkorrak behar ditugu okerren dauden sektoreei eta familiei laguntzeko, eta Ordenantza hau horretarako erabilgarria izango dela uste dugu", adierazi du alderdiak.

Ordenantzak honako hauek proposatzen ditu, besteak beste: tokiko merkataritzari laguntza eta prestakuntza emateko bulego bat sortzea; tokiko merkataritzaren behatoki bat, establezimenduei buruzko inbentario bat egin eta sektorearen errealitatearen jarraipena egingo duena; merkataritza-ardatz estrategikoen eta bereziki landu beharreko eremu ahulen mapa bat egitea; merkataritza-lokalen poltsa bat bultzatzea ekintzailetza bultzatzeko; kale berean frankiziak ezartzeko aukera mugatzea eta establezimendu enblematikoen babesa arautzea. "Argi dago ordenantza honek, onartuz gero, aukera emango diola Udalari egoera diagnostikatzeko, merkataritzaren beharrak definitzeko, laguntzak izapidetzeko eta, azken batean, gure herriko merkataritza babesteko", esan du EH Bilduk.

Eskuineko hirukoaren autoritarismoari aurre egitea

 

Irakurketa administratiboari dagokionez, EH Bilduren irudikoz "idazkariaren txostenak arrazoia ematen dio gure taldeari Mayaren gobernuaren jarrera oztopatzailea salatzen dugunean, eta bi ideia argiki nabarmentzen ditu: eskuineko hirukoak jarrera ez oso demokratikoarekin funtzionatzen duela eta gure hiriaren alde planteatzen ditugun ekimenak modu irregularrean blokeatzen saiatzen direla batetik, eta bestetik, eskuinak tokiko merkataritza babesten duela esaten duenean itxurakeria hutsa dela. Hala frogatzen dute Arrosadian azalera handi bat sortzeko espedienteak edo "bonu komertzialen kanpainaren" kudeaketa negargarriak.

Alderdi soberanistak txosten horren ondorioak ere nabarmendu ditu; izan ere, "Gobernu taldeari neutraltasuna eskatzen dio oposizioaren ekimenak izapidetzeari dagokionez, horiek modu artifizialean ez blokeatzeko eskatzen du eta agerian uzten ditu eskuineko hirukoak eta, zehazki, Presidentzia Batzordeko presidenteak (Ana Elizalde) egindako gehiegikeriak oposizioaren lana indargabetzeko”.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a