Albisteak

2021-01-11

EH Bilduk Mayaren sektarismoa salatu du, Osasunaren Memoria elkartea klub gorritxoari urrezko domina emateko ekitalditik kanpo uzteagatik

EH Bilduk Mayaren sektarismoa salatu du, Osasunaren Memoria elkartea klub gorritxoari urrezko domina emateko ekitalditik kanpo uzteagatik IRUĂ‘EA

Koalizioak salatu du asmo txarrez egin zela, azalpenik eman gabe eta Udalbatzaren gehiengoaren irizpidearen aurka

 

EH Bilduk adierazpen proposamen bat aurkeztuko du bihar Iruñeko Udaleko Presidentzia Batzordean, abenduaren 30an Osasunari urrezko domina emateko ekitaldian Enrique Maya alkateak Osasunaren Memoria kolektiboa ekitaldian egotea galarazi zuela salatzeko. Kolektibo honek garaiz aurkeztu zuen ekitaldian egoteko eskaera klubeko aitzindarien senitartekoen izenean, hala nola Florencio Alfaro, Natalio Cayuela, Eladio Zilbeti, Fortunato Aguirre, Ramón Bengaray, Filla Urdiroz edo Andres Jaso, guztiak ere Osasunako zuzendaritzako kideak eta jokalariak, 1936ko Golpearen ondoren hil, desagertu, preso hartu edo erbesteratu zituztenak. "Alkateak eskaerari uko egin zion mezu elektroniko baten bidez eta azalpen gehiagorik eman gabe, gainerako udal-talde guztiek ekitaldian bi senide sartzea berariaz eskatu zuten arren. Alkateak, berriz ere udal-gehiengoaren gainetik, uko egin zion kolektibo horri egindako gonbidapenari", salatu du testuak.

EH Bildu eta Geroa Bai taldeek beraiei zegozkien bi eserleku uztea eskaini zuten senitartekoek joateko aukera izan zezaten, "baina alkateak ere ez zuen eskaera hori aintzat hartu", jakinarazi dute. "EH Bildun uste dugu jarrera hau guztiz salagarria dela, sentsibilitate falta erakusten duela, eta, beste behin ere, alkatearen sektarismoa agerian uzten duela, udal gehiengoaren nahiari muzin egiten baitio", dio idatziak.

"Osasuna Iruñearen eta Nafarroaren sinboloetako bat izan da historikoki, eta izaten jarraituko du. Kirol arloaz haratago, iruindar guztiak hartzen dituen elementua da, sentsibilitate desberdinak batzen dituena eta hiriaren aniztasuna ordezkatzen duena", dio adierazpenak. "Gorritxoen emozioa futbolaz haratago doa, transbertsala da eta gure gizartearen aniztasuna islatzen du". Testuinguru horretan ulertzen da Osasunaren Memoriaren eskaera, zeinak, aipatutako familien izenean, egun horretan Osasunarekin batera egotea eskatu baitzuen, "Klubaren hastapenetako funtsezko erreferenteak izan zirelako eta hamarkada zailak igaro eta edozein kategoriatan distiratzen jarraitzeko balio izan duten duintasun-, borroka- eta erresistentzia-balioak inprimatu zizkiotelako". Mayak ekitaldira gonbidatzeari uko egiteak, EH Bilduren ustez, "sentsibilitate falta" eakusten du, eta, gainera, Udalaren gehiengoaren irizpidearen gainetik egitea, "Alkatearen jarrera sektarioaren" beste adibide bat da.

 

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a