Albisteak

2020-11-27

EH Bilduk LGTBI+ pertsonen aurkako erasoen aurkako protokoloa berehala martxan jartzeko ekimena aurkeztu du

EH Bilduk LGTBI+ pertsonen aurkako erasoen aurkako protokoloa berehala martxan jartzeko ekimena aurkeztu du IRUĂ‘EA

Aurreko legealdian ezarritako baliabideak martxan jartzeko eta eraso horien aurrean Koordinazio Protokoloaren Batzorde Iraunkorra biltzeko eskatu dio eskuineko hirukoari

 

Iruñeko Udaleko EH Bildu udal taldeak adierazpen proposamen bat aurkeztuko du datorren asteko Herritarren Aferetako Batzordean, LGTBI+ Erasoen Kontrako Protokoloaren Batzorde Iraunkorra berehala deitzeko eskatuz., “Berdintasun Arloari eskatu nahi diogu Batzorde horren funtzionamendua eta edukia zehazteko eta berau martxan jartzeko eman beharrezko pausuak zehazteko". Adierazpen horrek bigarren eskaera bat ere badu: "protokolo hau zabaltzeko kanpaina zabal bat garatu eta gauzatzea, eta beset kanpaina bat diseinatzea kolektiboak zein herritarrak eraso horiek salatzera animatzeko, biktima zein lekuko izan”.

Testuak gogora ekarri nahi du 2019ko ekainean onartutako Berdintasunerako Ordenantza eta Iruñeko LGTBI+ Harrotu Zentroa abian jartzea funtsezko mugarriak izan zirela "LGTBI+ kolektiboari zuzendutako udal-politika publikoak egin eta garatzeko”. “Hala ere, oraindik asko dago egiteko benetan berdintasunezkoa den eta sexu- eta genero-aniztasuna modu eraginkorrean errespetatzen duen gizarte bat lortzeko". "LGTBI+ eraso fobikoak dira desberdintasun-adierazpen larriena eta nabarmenena", gaineratu du argumentarioak, eta gogorarazi du 2019an mota horretako erasoak gorroto-delituen rankingaren buruan egon zirela Estatuan, eta horrek "agerian uzten du erakundeen eta eragile sozial eta kolektiboen arteko lankidetza-mekanismoak sortu behar direla" eraso horiei aurre egiteko.

EH Bilduk nabarmendu du ere aurreko legealdian, LGTBI+ kolektiboekin elkarlanean, LGTBI+ Erasoen Kontrako Protokoloa egin eta onartu zela, eta "egungo udal gobernuaren ardura dela protokolo hori garatzea". Hori dela eta, koalizioak Batzorde Iraunkorra berehala eratzea eskatu du, beharrezko eztabaidak eta lan teknikoak bertan gauzatu ahal izateko.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a