Albisteak

2020-08-27

EH Bilduk hizkuntza eskubideen defentsa indartuko du, eskuineko hirukoak euskararekiko duen legez kontrako jarrera agerian uzten duen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena jaso ondoren

EH Bilduk hizkuntza eskubideen defentsa indartuko du, eskuineko hirukoak euskararekiko duen legez kontrako jarrera agerian uzten duen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena jaso ondoren IRUĂ‘EA

Koalizioaren ustez, "lotsagarriak" dira Enrique Mayaren zuzendaritza juridikoaren argudioak, aurten bi egutegi ezberdin argitaratzeko eta ordaintzeko agindua justifikatzeko

 

Enrique Mayaren gobernu taldeak ezarritako euskararen diskriminazioa (kasu honetan udal egutegiaren edizioari dagokionez) zuzenbidearen aurkakotzat eta legez kanpokotzat jotzen duen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen berriak argi uzten du, EH Bilduren ustez, eskuineko hirukoa ilegaltasunetik aritzen dela euskarari eraso egiten liskar identitarioa pizteko helburuz. Gainera, kasu honetan, antzina entzutetsuak ziren baliabide publikoak, hala nola udal-zerbitzu juridikoak, era interesatuan erabiltzen ari dira izendapen askeko kargudunen gidaritzapean, ilegaltasun horiek justifikatzeko".

Nafarroako Administrazio Auzitegiak udal-egutegiari buruz emandako ebazpena hilabete bateko epean Udalaren euskararekiko politika zuzenbidearen aurkakotzat jotzen duen bigarren ebazpena da, sare sozialetako udal profilarenarekin batera. "Politika horren helburua ez da soilik gizartean liskarrak sortzea eskuina boterean berriro finkatzeko, baizik eta herritarren arreta desbideratzea beraien kudeaketa kaskarra eta Udalaren paralisia ezkutatzeko”. "Berriz ere, Erregimenaren garairik onenetan bezala, Enrique Maya euskal hiztunak bigarren mailako herritar gisa tratatzen dituen politikak inposatzen saiatzen da", salatu du EH Bilduk. Koalizioak aurreratu du ebazpen hau eta bere aurrekoa osorik betearaztea eskatuko duela, eta Navarra Sumak ordain ditzala  sor daitezkeen kostu judizialak. "Euskara hiri honen altxor kulturala da eta beti defendatuko ditugu herritarren hizkuntza eskubideak", adierazi du koalizioak.

Aste honetan ezagutu den ebazpenak irmoki arbuiatzen ditu udal zerbitzu juridikoek emandako argudioak udal egutegia hizkuntzaren arabera bereizitako euskarrietan banatzeko (horrek dakarren kostuen igoerarekin). Egutegia santorala begiratzeko edo agenda gisa erabiltzen duten adinekoentzat bakarrik dela esateak agerian uzten du gobernu talde honek duen ikuspegia eta bere ekintzen izaera diskriminatzailea, bere argudioen sendotasun falta lotsagarria agerian uzteaz gain", adierazi du koalizio subiranistak. "EH Bilduk bere esku dagoen guztia egingo du herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatzen direla bermatzeko, hala nola zerbitzu juridikoen zuzendaritzak egindako txostenen independentzia eta prestigioa berrezartzea eskatzeko ere", gaineratu du.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a