Albisteak

2020-12-10

EH Bilduk eta PSNk Mayari exijitu diote osoko bilkuraren agindua betetzeko eta Caparrosoko Txaleta migratzaileei harrera egiteko gune gisa erabiltzeko, erromesen aterpe gisa erabili beharrean

EH Bilduk eta PSNk Mayari exijitu diote osoko bilkuraren agindua betetzeko eta Caparrosoko Txaleta migratzaileei harrera egiteko gune gisa erabiltzeko, erromesen aterpe gisa erabili beharrean IRUĂ‘EA

Na+ek aterpetxea egokitzeko aurreikusi dituen 150.000 euroak Pandemiaren ondorioak arintzeko gastu sozialera bideratzeko eskatu dute bi taldeek

 

Iruñeko Udaleko EH Bilduren eta PSNren udal taldeek adierazpen proposamen bat aurkeztu dute Hiritarren Aferetarako Batzordean eztabaidatzeko. Proposamen horretan bi alderdiek udal gehiengoaren akordioa errespetatzea eskatzen diote gobernu taldeari, eta Nafarroako Gobernuko Politika Migratorioen Departamentuari Caparrosoko Txaleta eskaintzeko, "errefuxiatuentzako eta migratzaileentzako trantsizio gune gisa, bi erakundeek adosten duten moduan". Proposamen horrek bigarren akordio-puntu bat jasotzen du, gobernu-taldeak gune hori erromesen aterpetxe gisa egokitzeko aurreikusitako 150.000 euroak "pandemiaren ondorioz sortutako beharrak arintzeko neurri sozialetara" bideratzeko.

Testuak aipatzen du joan den legegintzaldian Iruñea Harrera Hiria izendatua izan zela, eta izendapen horrek "errefuxiatuen harrera errazteko konpromisoak hartzea eskatzen zuela". Konpromiso horretatik CEARekin hitzarmena sinatu zen asilo-eskaerei aurre egin ahal izateko etxebizitzak haien esku jartzeko. Horretarako, Udalak Arrosadiako etxebizitza komunitarioa utzi zien, eta 2019an CEARekin sinatutako akordioa zabaldu egin zen Caparrosoko Txaletaren lagapena ere sartuz. Hiritarren Aferetarako Batzordeak bi aldiz berretsi ditu akordio horiek (irailaren 22an eta azaroaren 3an), baina Enrique Mayaren taldeak "kasurik egin gabe eta gehiengoaren borondatearen gainetik pasatuz, 2021eko aurrekontu-proiektuan 150.000 euroko partida bat esleitzea proposatu du Caparrosoko Txaleta erromesen aterpetxe gisa gaitzeko, 2021eko Done Jakueren Urtea aitzakiatzat hartuta, nahiz eta Pandemiaren ondorioz ospakizun hori kolokan dagoen.

EH Bilduk eta PSN-PSOE alderdien aburuz "une honetan lehentasun osoa Pandemiaren ondorioz sortu diren behar sozialei aurre egiteko ahalik eta baliabide gehien bideratzea da”, eta proposatzen dute Caparrosoko Txaleta gaitzeko proposatutako 150.000 euroak helburu sozialetarako erabilitzea. Halaber, bi taldeek adierazi dutenez, "premiazkoa da Caparrosoko Txaleta trantsizio gune gisa erabiltzea, Nafarroan horrelako guneak izateko behar larria dagoelako, eta Udalbatzaren gehiengoaren borondatea errespetatu behar delako".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a