Albisteak

2020-11-17

EH Bilduk eskatu du Etxabakoitzen egingo den disuasio-aparkalekuak doako autobus anezkak izatea, Trinitarioetako aparkalekuko sistema bera erabiliz

EH Bilduk eskatu du Etxabakoitzen egingo den disuasio-aparkalekuak doako autobus anezkak izatea, Trinitarioetako aparkalekuko sistema bera erabiliz IRUĂ‘EA

Auzoarekin hartutako konpromisoa betetzea eskatu du koalizioak, eta auzokoentzako berariazko aparkaleku bat egitea eta igerilekuen eremuan sarrera mekaniko berri bat ezartzea

 

EH Bildu udal taldeak adierazpen bat aurkeztuko du biharko Hirigintza Batzordean Etxabakoitzen egingo den disuasio-aparkalekuan doako autobus-anezka sistema bat eskatzeko, Trinitarioseko aparkalekuan funtzionatzen duen sistema bera erabiliz. Horretarako, Iruñerriko Mankomunitatearekin negoziazio prozesu bati ekin diezaiola eskatu dio Udal gobernuari, autobus geltoki berri bat ezartzeko aparkalekuaren eremuan (Jaso ikastola zegoen tokian) eta aparkalekuaren tiketarekin autobusean doako bidai bat egiteko sistema bat ezartzeko.  

EH Bilduk gogorarazi du aparkaleku hori Etxabakoitzen mugikortasun jasangarria hobetzeko joan den legealdian hartutako konpromisoaren parte zela; konpromiso horretan jasotzen zen ere gune berde bat egitea Barcos etxeetan auzokoei aparkatzea errazteko eta igerilekuetan, igogailuaren ondoan, sarrera mekaniko berria ezartzea. "Garrantzitsua da Udalak bere promesak betetzea, are gehiago Etxabakoitz auzoari dagokionean, Udalak urte askotan auzo hau baztertu duela kontuan hartuta", adierazi du koalizio subiranistak. Hori dela eta, adierazpenak bigarren eskaera bat ere jasotzen du, alegia "aipatutako beste bi konpromiso horiek ere gauzatzea auzokidekin eta Etxabakoitzeko Kirol Elkartearekin lankidetzan".

Koalizio subiranistak disuasio-aparkaleku berri horren funtzio bikoitza aldarrikatu du eta gogoratu du aurreko legealdian sortu zela proiektua, Trinitarioseko aparkalekua egin ondoren. "Azpiegitura hori, alde batetik, Pio XII.eko korridore jasangarriaren proiektuaren parte da garraio publikoarekin hiri erdigunera irisea errazteko aparkaleku gisa; eta, bestetik, igerilekuetara iristen diren eta orain auto-ilarak eragiten dituzten ibilgailuak urruntzeko, batez ere Barcos Etxeak izenarekin ezagutzen diren etxibizitzetan".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a