Albisteak

2020-10-14

EH Bilduk diru laguntza eta inbertsio gehiago eskatu ditu Covid-ak gehien kolpatu dituen auzoentzat, eta ez soilik erantzun poliziala, Mayak egin bezala

EH Bilduk diru laguntza eta inbertsio gehiago eskatu ditu Covid-ak gehien kolpatu dituen auzoentzat, eta ez soilik erantzun poliziala, Mayak egin bezala IRUĂ‘EA

Koalizioak ekimen bat aurkeztuko du Covid batzorde berezian, Arrosadia edo Sanduzelai auzoentzako jarduera sozialerako plan berezi bat eskatzeko

 

"Baliabide faltaren ondorioz pilaketak ematen diren errealitate sozioekonomikoetan erakundeek hartu beharreko neurriak sozialak eta laguntzakoak dira, ez neurri polizialak soilik.  Are gehiago Udalaren kasuan, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izanik". Argudio horretan oinarrituta EH Bilduk eskatu du baliabide gehiago inbertitzeko pandemiaren ondorioak bortitzen jasaten ari diren auzoetan. Auzo horiek, hain zuzen, erosteko ahalmen murritzena dutenak dira eta Udalak laguntza zerbitzuak handitu beharko lituzke auzo horietan koalizioaren ustez. "Zergatik mugatuko gara polizia bidaltzera babesa eta laguntza behar duenari?", galdetu du koalizio subiranistak; "zergatik ez diogu lehentasuna ematen aniztasunari arreta ematen dion eta okerren dagoenari laguntza ematen dion langile kopurua handitzeari, polizia-patruilen orduak bikoiztu beharrean?", gaineratu du. Horren harira, Arrosadia eta Sanduzelai auzoetan baliabide sozialak handitzeko beharra defendatuko duen ekimena prestatzen ari da EH Bildu; izan ere, "oraingoz, eskuineko hirukoak egin duen gauza bakarra poliziaren presentzia areagotzea da".

Ekimen hori Covid batzorde bereziaren hurrengo bileran eztabaidatuko da. Koalizio subiranistak, Iruñeko pandemiaren bilakaera kezkagarriaren aurrean, hitzordua astebete aurreratzea eskatu du, hasiera batean urriaren 23an egitekoa baitzen. "Espero dugu gobernu taldeak ulertzea, guk bezala, egoerak jarraipen eta hausnarketa sakona egitera behartzen duela", esan du EH Bilduk.

Pandemiak ez du hedapen bera izan hiriko auzo ezberdinetan, besteak beste auzo bakoitzeko biztanleriaren batazbesteko erosteko ahalmenaren eta etxebizitza moten ondorioz, eta hori dela eta koalizio subiranistaren ustez Udalaren lehentasuna “inor atzean ez uztea” izan behar da. "Onartuko al dugu Iruñean lehen mailako eta bigarren mailako auzoak egotea?", galdetu du EH Bilduk. "Gehiago inbertitu behar da etxebizitza-baliabideetan, gizarte-zerbitzuetan eta laguntzetan, polizia interbentzioetan baino. Zoritxarrez, eskuinaren erantzun bakarra auzo pobreenentzat erantzun poliziala izaten ohi da". Zentzu horretan, koalizio subiranistak gizarte plan baten beharra defendatu du auzo horietan eta lan hori auzo bakoitzeko elkarteekin lankidetzan egin behar dela, ; izan ere, haiek ezagutzen baitute hobekien auzoko errealitatea". "Herritarrak inplikatu behar dira, auzoetako sare sozial eta ekonomikoarekin batera informazio eta kontzientziazio estrategia bat garatu, eta prebentzioa eta jarduera komunitarioa landu", esan du EH Bilduk. Proiektu horietan parte hartu beharko lukete osasun-zentroek, gizarte-zerbitzuek, ikastetxeek, kolektiboek eta auzo-elkarteek, adinekoek, gazteek, migratzaileek, sozialek eta kulturalek, edo merkataritzak eta ostalaritzak.

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a