Albisteak

2020-12-21

EH Bilduk atsekabea azaldu du PSNk eskuineko hirukoaren bazkide bihurtzeko hartu duen erabakiagatik, eta Navarra Suma eta PSNren aurrekontu proiektuaren "fiskalizazio zorrotza" egingo duela iragarri du

EH Bilduk atsekabea azaldu du PSNk eskuineko hirukoaren bazkide bihurtzeko hartu duen erabakiagatik, eta Navarra Suma eta PSNren aurrekontu proiektuaren "fiskalizazio zorrotza" egingo duela iragarri du IRUĂ‘EA

"Pena da oposizioak jarrera bateratua erakutsi behar zuenean, eskuin zaharkituak askatasun osoa izango duela Iruñea kudeatzeko, zorpetzera joz, adreiluaren eredura itzuliz eta gizarte egitura deuseztatuz"

 

"EH Bildu Iruñeak atsekabez hartu du PSN alderdiak Iruñeko Udalean eskuineko hirukoaren bazkide bihurtzeko hartutako erabakia. PSNk 2021. urteko aurrekontuak onartzea erabaki du, Navarra Sumak inposatutako bazterkeria politikoa onartuz, eta oposizioaren fiskalizatzeko lanari uko eginez. Gaur arte oposizioa udalbatzaren gehiengoak osatzen genuen, baina zoritxarrez biharik aurrera ez da horrela izango”. Hausnarketa horrekin baloratu du koalizio soberanistak  Alderdi Sozialistak eta Navarra Sumak datorren urteko kontuak aurrera ateratzeko sinatutako akordioa. "Joan den ostiralean salatu genuen bezala aurrekontu hauek Yolanda Barcinaren kudeaketa eredua berreskuratu nahi dute, bere garaian Maite Esporrínek ere babestu zuen eredua, eta hiri hau berriz ere zorpetzera eta inbertsio soziala beharrean adreiluaren politika lehenestera garamatzate berriz ere”.

Nahiz eta PSNk politika aurrerakoi bat egiteari uko egin dion eta eskuinari txeke zuri bat eman dion hiria kudeatzeko, EH Bilduk "are ozenago" berretsi du Iruñeko herritarren gehiengoarekin duen konpromisoa, zeinak 2019an gobernu aurrerakoi baten alde egin zuen, eta, hartara, zorroztasun osoz ikuskatuko ditu "PSNk eta Na+ek hiriko kontuetan egingo duten kudeaketa bateratua". "Bihartik aurrera, aurrekontuen akordioa errealitate egiten denean, krisi honetan okerren pasatzen ari direnak defendatzea izango da gure helburu nagusia. Eskuinak aurrera eramandako, eta orain PSNk babestutako zenbait politikek adreilua lehenesten baitute, gizarte sarea birrinduz, gutxien duten pertsonak ahaztuz, eta hiri honen berezko nortasunetako bat debekatuz", argitu du koalizioak. Izan ere, obrak lehenesteaz gain, eskuineko hirukoaren eta PSNren artean adostutako aurrekontuek prebentzio-taldeak desagertzea, ENADen desegitea edo euskarari murrizketa handiak onartzea dakarte, bai plantillan, bai laguntzetan.

"PSNren zuzenketetan jasotako proiektu gehienak gureak edo orain arte oposizioa osatzen genuenokin batera egindakoak diren arren, Alderdi Sozialistak nahiago izan du proiektu horiek eskuinarekin batera kudeatu, orain arte hain emaitza onak eman dituen oposizio bateratuaren ikuskaritza funtzioarekin jarraitu baino", esan du EH Bilduk. "Aurrekontu-akordio horri alternatiba bazegoen, proiektu horiek guztiak aurrekontu aldaketen bidez ahalbidetzea alegia,  Mayaren lana fiskalizatuz, baina, tamalez, PSNk nahiago izan du alternatiba horri muzin egin", gaineratu du. "Alderdi Sozialistak hausnarketa sakona egin beharko luke, eta bere erabakiaren ondorioak kudeatu beharko ditu", gaineratu du koalizio subiranistak. "Sinesgarritasuna ezinbestekoa da politikan, eta erantzukizuna ez da neurtzen krisi garaian aurkari politikoari txeke zuriak emateagatik, baizik eta norbere printzipioekin eta herritarrekin hartutako konpromisoekin koherentea izateagatik".

Enrique Maya, "funanbulismo politikoaren" adibide

Azkenik, EH Bilduk esan du Enrique Mayaren "funanbulismo politikoaren adibide" dela, izan ere, "sei urtetan bere lehen aurrekontuak onartzeko berak pertsonalki hartutako konpromiso guzti-guztiak irentsi baititu". "Pio XII.eko merkatari eta bizilagunei azaldu behar al die hainbeste kritikatu zuen proiektua onartzen duela koma bakarra aldatu gabe? Zein argudio emango dizkie Belosoko erripako mendi-hegalean etxebizitzak eraikitzearen aurka dauden bizilagunei, aurretik bere babesa erakutsi zienean? Esango al die ustez arriskuan dagoen mendi-hegalak aurrekontuak onartzea baino garrantzia gutxiago duela berarentzat? Labriteko pasabidea 24 ordutan martxan jarriko zuela esan zuen, eta gezurretan ari zela egiaztatu ondoren, nola azalduko du hasierako puntuan gaudela berriz, ideiarik eta irtenbiderik gabe, urte eta erdi geroago...? Maya jaunak azalduko al die bere boto-emaileei erdigunearen Amabilizazioa partzialki aldatzeko konpromisoa, Aita Moret kalea trafikora berriz zabalduz, gezur hutsa zela? Eta azkenik, nola azalduko du Maya jaunak udal oposizioko alderdiek eta Nafarroako Gobernuak udal-lurra etxebizitza-politika sozial baten mesedetan erabiltzeko akordioaren edukia kritikatu zuela?", galdetu du koalizio subiranistak, Joseba Asironek iragan ostiralean emandako prentsaurrekoa gogora ekarriz.

"Pena da politika progresistak aurerra eramateko oposizioak jarrera bateratua erakutsi behar zuenean, Europako eskuinik zaharkituenak askatasun osoa izango duela hiri hau kudeatzeko, PSNk, erantzukizun faltsu baten aitzakiarekin horrela nahi izan duelako; izan ere, Barcinaren oinordekoei txeke zuri bat eman die berriz ere, beste administrazio batzuetan babesa ematen dieten alderdiak gutxietsiz", esan du koalizioak. "Hala ere, guretzat erronka berri bat hasi da gaur eta erantzukizunez hartu dugu: krisi honetan inor atzean geratuko ez dela bermatzea, eta 2023an hiri honetarako benetako progresozko-gobernu baten oinarriak finkatzea".

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a