Albisteak

2020-11-24

EH Bildu eta Geroa Bai udal taldeek gobernu taldea premiatu dute euskararen sustapenerako erabili gabeko dirulaguntzak euskaraldira bideratu ditzan

EH Bildu eta Geroa Bai udal taldeek gobernu taldea premiatu dute euskararen sustapenerako erabili gabeko dirulaguntzak euskaraldira bideratu ditzan IRUĂ‘EA

Berriki argitaratu den dirulaguntza deialdiak hasiera batean onartutako zenbatekoarekiko %20ko murrizketa duela deitoratu dute udal taldeek, 90.000 eurotatik 72.000 eurora zehazki

 

Udal taldeek nabarmendu dutenez “2020rako Kultura eta Berdintasun Alorreko Dirulaguntzen Plan Estrategikoak, 2020ko urtarrilaren 14an onartua, 90.000 euroko partida bat jasotzen zuen euskararen sustapenerako proiektuak burutzeko”. Hala ere, “berriki argitaratu den dirulaguntza deialdiak hasiera batean onartutako zenbatekoarekiko %20ko murrizketa” duela deitoratu dute, “90.000 eurotik 72.000 eurora zehazki”. 

Geroa Bai eta EH Bildu udal taldeek gogorarazi dutenez “2020ko azaroaren 17ko Herritarren Batzordean, laguntza hauek eskuratzeko aurkezten diren erakundeen jarduera faltari egotzi zion murrizketa hau Kultura eta Berdintasun Zinegotzi Delegatuak, honakoa murrizketa bat ez zela ziurtatuz, diru hori euskara zerbitzuan geratuko baitzen eta euskararen sustapenerako erabiliko zelako”.

Errealitate honen aurrean, udal taldeek ziurtatu dutenez “egungoa bezalako hain une ekonomiko kritiko batean, inoiz baino beharrezkoagoa da gure hirian hizkuntza honen erabilera sustatzera bideraturik dauden erakunde eta jarduerak babestea”. Zentzu honetan, azpimarratu dutenez “azaroaren 20tik abenduaren 4raino euskararen erabilera sustatzeko komunitate euskaldunarentzako ekimen garrantzitsuenetako bat egingo da: Euskaraldia”. Udal taldeek ziurtatu dutenez “Topagunea antolakundearen ekimen honen helburua, euskara hitz egiten edo ulertzen duten pertsonek 2 astez haien eguneroko harremanetan hizkuntza hori erabiltzeko konpromisoa hartzea da”.

Halaber, udal taldeek nabarmendu dutenez, “2020ko ekainaren 9an Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak ekimen honekin bate egitea adostu zuen, bai eta Iruñean Euskaraldia ekimena martxan jartzeko beharrezkoak diren baliabideak koordinatu eta dinamizatzeko 15.000 euroko partida bat bideratzea ere

Hartu hitza!
Zure ideiak entzun nahi ditugu
Batu!
Aktibisten sarera gehitu zaitez
Saretu!
Sare sozialetan aktibismoa
Deskargatu!
Material eta bitartekoen kit-a